Berriozarren eguraldia kaskartu bazen ere, giroak bere horretan jarraitu zuen larunbatean. ‘Gazteon eskutik independentziara’ Ernairen topagunearen azken egunean ekitaldi nagusia izan zen nabarmen, baina sozialismoa, euskararen egoeraren larrialdia eta sare sozialetan ematen den indarkeria matxista izan zituzten hizpide, besteak beste.
Ostiralean bezala, eguna Naiz Musikaren zuzeneko saioak iratzartu zituen gazteak eta jarraian ‘Sozialismorako euskal bidea’, ‘Larrialdi linguistikoa?’, ‘Musikaren B aldea: autogestioaren bidea’ eta ‘Askatasun haizea’ hitzaldi eta mahainguruen txanda izan zen, bai eta umeentzako jardueren eta garagardo dastaketarena ere.
Arratsaldea bertso saio musikatu batekin hasi zuten, ondoren ‘Euskal askapen borrokaren ibilbidea musikaren bitartez’, ‘Frantziar Estatuaren aurrean, gazteok independentzia!’ eta ‘Galaxietako gerra’ hitzaldiekin jarraitzeko.
Eguna ixteko, ekitaldi nagusi jendetsura bertaratu ziren gazte militanteak. Bertan, Euskal Herri aske, feminista eta sozialista bat eraikitzek prestutasuna argi uzti zuen Ernaik, «herri honetako gazteon eginbehar politikoa» delako.
Gaua girotzeko ardura Olatz Salvadorrek, Su Ta Garrek, Soziedad Alkoholikak, Gozategik, La Furiak, Euskoprincessek eta Xaukena Xaukek izan zuten, beste batzuen artean.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
