
Ekaineko azken ostiralean egindako mobilizazioetan udan ere konponbide osoaren aldeko aldarrikapenekin jarraitzeko deia zabaldu dute Etxeratek eta Sarek. Hortaz, aurten Lakuntzan ospatuko den Hatortxu Rock jaialdiaren baitan uztailaren 25ean, ostiralarekin, egingo duten elkarretaratze berezi baten berri eman dute. 13.30ean izango da, futbol zelaian.
Horrekin batera San Ferminen atarian, uztailaren 4an, Iruñean manifestazioa egingo dute, 20.00etan Sarasate Pasealekutik hasita. Uztailaren 8an, jaien baitan, ‘Etxera’ egun berezia ospatuko dute, egun osoko egitarauarekin.
«Urte gazi-gozoa ari da izaten oraingoz 2025a», azaldu dute. Hala ere, urtean zehar egindako lana azpimarratu dute. Urtearen bigarren erdiari konponbide osoaren bidean «prozesua oztopatzen duten harriak bidetik kenduz eta prozesua mantsotzen duten prozedurak azkartuz» urratsak ematen jarraitzeko asmoa adierazi dute. Hala jakinarazi dute ostiral honetan egindako mobilizazioetan. Guztira 2.700 pertsona inguru batu dira 60 herri eta hiritan.
Gogorarazi dutenez, «gutxinaka gutxinaka etxerako bidea aurrera badoa ere, gradu erregresio zen aurrez frantziar Estatuan betetako zigorren konputoak eman daitezen prozeduren luzatzeak konponbide osoa oztopatzen ari dira».
Egindako lanaren «erakusle» direlakoan, ekainaren 20an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sindikatuekin batera egindako mobilizazioak aipatu dituzte. «Beste behin, euskal langilegoaren gehiengoa ordezkatzen duten sindikatuekin batera, konponbide osoaren logikan kokatu dugu aldarrikapena», adierazi dute.
Beste ekintza batzuen artean, maiatzaren 17an eta 18an, Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena egin zuen, eta, horren bidez, hainbat ekintza egin zituzten zigorra erregimen itxian betetzen ari diren 58 presoak biltzen dituzten Euskal Herriko 29 herrietan, Lesakatik Iruñeraino. Horrela, lege arrunta aplikatzea eta «etxerako bidea hastea» aldarrikatu zuten.
«Animatu, beraz, jaialdiaz gozatzeaz gain, Lakuntza aldarriz betetzera. Ezinbestekoa izango zaigu euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea gauzatu dadin, orain arteko bidean udan zehar ere, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde mobilizatzen jarraitzea», aldarrikatu zuten.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
