Ane Garcia

Blanquita Carraquela | Asier Beramendi

Audio_placeholder

Blanquita Carraquela | Asier Beramendi

Loading player...
Blanquita Carraquela - Musika Pilula
Blanquita Carraquela - Musika Pilula

Asier Beramendik sortutako egitasmoa da Blanquita Carraquela. Eraul taldearekin aritu ostean, beste norabide bat hartu du musikari donostiarraren lanak, eta orain aleka datozkigu bere kantuak, unibertso propioarekin bakoitza. Egitasmo bat izendatu baino, esplorazio eta esperimentaziorako gune bat zabaltzen dio Blanquita Carraquela deiturak Beramendiri, eta espazio horretara gonbidatzen gaitu gu ere.

'Burgogne', 'Azalak' eta 'Toma' abestiak argitaratu ditu orain arte Blanquita Carraquelak. Kantu horietako bakoitzak estilo, poetika eta sormen prozesu desberdinak izan ditu, eta proiektuaren esanahia zabaltzen doakigu haiek entzun ahala. Bakarkako egitasmo gisa ikusten du Beramendik Blanquita Carraquela, baina badu atzean lan-talde teknikoa ere: Shot! estudioetako Ander Barriuso, edo 2Noisy-ko Ohian Lizaso, besteak beste. 

Askatasun bila abiatutako bidea da Blanquita Carraquelarena. Estilo aldaketan baino, bilaketan eta gozamenean jartzen du Beramendik fokua. Batzuetan, beste izen bat behar izaten da halako gauzak benetan bizitzeko: fikzio bat, errealitatea arakatzeko