Ane Garcia

Sodade | Sodade

Audio_placeholder

Sodade | Sodade

Loading player...
Sodade
Sodade

Zarata egiteko gogo edo beharrak bildu omen zituen Sodadeko taldekideak hasieran, baina asmo eta nahiak zorrozten joan ahala forma hartzen joan zen proiektua, eta talde nafarraren estreinako lana da horren emaitza. 2020ko azkenetan kaleratu zuen aurkezpen txartela hirukoak, nortasunez sortutako 8 kantu indartsurekin.

Sarritan aurreiritzi propioak haustea da zailena sortzerako orduan. Sodaden, antza, taldekideek aurkitu dute espazioa nahi duten hori jotzeko, konplexurik gabe, aniztasunari emanak. Haien letretan ere askotarikoak dira gaiak: sozialak nahiz identitarioak, zentzuaren bilaketari, eta zentzurik gabe gauzak egiteari dagozkionak.