Ane Garcia

Veloma|Pauline & Juliette

Audio_placeholder

Veloma|Pauline & Juliette

Loading player...
Juliette eta Pauline
Juliette eta Pauline

Nor bere aldetik iritsi ziren Pauline zein Juliette eszenatoki berberera 2015ean, eta bertatik jaitsi ostean ekin zioten bideari batera. Iparraldeko bikoak ia sei urte darama, beraz, taula gainean elkarrekin, eta 2017an Agorila etxearekin Hegaldaka plazaratu ostean, orain bigarren diskoa atera dute: Veloma. Azken lan honekin, haien egitasmoaren norabidea sendotu du taldeak.

Ibilbidea hasi zutenetik, bi ahotsen arteko jolasa eta gitarra landuak izan dira ardatz Pauline&Julietten kantuetan. Veloman, baina, nabaria da bestelako elementuen presentzia; izan ere, disko honetan topo egiten dute iparraldeko kantu tradizioak eta Madagaskarreko aireek. Eragin nahasketa horren adierazle ditugu, besteak beste, kantuetan barrena ageri diren sei hizkuntzak: euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa, malgaxea eta baza.