Andoni ARABAOLAZA|2020/10/17
Bahraingo Errege Guardiak Manaslu «konkistatu» du

Nepalek aurtengo udazkenean baimendutako espedizio bakarreko hamalau taldekideek gailurra egin dute 40 xerpak lagunduta.

Andoni ARABAOLAZA|2020/06/14
Kazakhstan ezezagunean urrats «fresko» berriak egiten

Maiatzaren amaieran, Grisha Schukin eta Kirill Belotserkovskiy alpinistek Trud mendiaren (4.635 m, Talgar mendilerroa) mendebaldekoaurpegian bide berri bat zabaldu zuten. 1.200 metro luze da, eta honako zailtasun teknikoak ditu: M6, WI5 eta 6b. Errusiar eskalan, 5B.

Andoni ARABAOLAZA|2020/04/19
Dmitry Pavlenkok bide berri bat sortu du Svobodnaya mendian

Neguan eta bakarka zabaldutako marrari «Barin» deitu dio. Errusiar eskalan 6A zailtasuna du; gurean, berriz, ED, A4.

Andoni ARABAOLAZA|2020/03/02
35 urte eta gero, maisulan batenlehen errepikapena iritsi da

Joan den urtarrilaren 21ean, Charles Dubouloz eta Yann Borgnet frantsesek Grandes Jorassesetako hego aurpegian dagoen «Via in memoria di Gianni Comino» hamar orduan eskalatu zuten. 1.400 metroko marra horretan, ia igoera guztia izotzean egin zuten.

Andoni ARABAOLAZA|2020/02/10
Lau eguneko «skyline»-a Cervinoren ingurumarian

Francesco Ratti eta François Cazzanelli italiarrek Furggen, Cervino, Grandes Murailles eta Petites Murailleseko 20 mendi lotu dituzte. Jarduera hori neguan egin duten lehen alpinistak dira. Denera, 50 kilometro eta 4.700 metroko goranzko desnibela gainditu dute.

Andoni ARABAOLAZA|2020/01/26
Everesterako lehen fasea biribildu du Alex Txikonek

Bizkaitarrak gidatutako taldeak, Jonatan Garcia ere tartean zela, Ama Dablam (6.858 metro) igo du.

Andoni ARABAOLAZA|2019/12/10
Alex Txikonek hirugarren saioa egingo du Everesten

Nepalera joan aurretik, lemoarrak Antartikara bidaiatuko du. Ama Dablam ere helburuen artean du.

Andoni ARABAOLAZA|2019/10/31
Nirmal Purjak errekorrari eman dio lehentasuna

Hamalau zortzimilakoak zazpi hilabete baino gutxiagoan egiteko erabili duen estiloak eztabaida piztu du.Nepaldarrak argi utzi du, erresistentzia itzela izateaz gain, estrategia eta logistika bikaina erabili dituela.

Andoni ARABAOLAZA|2019/10/07
Simon Messnerrek esplorazioaren norabideari eutsi dio

Martin Sieberer austriarrarekin batera, tiroldarrak Muztagh Dorrearen ondoan dagoen Black Tooth-en (6.718 m) lehen igoera sinatu du. Bakarka, berriz, Geshot mendiaren (6.200 m) lehena sinatu du. Bi gailur horiek Nanga Parbateko eremuan kokatzen dira.

Andoni ARABAOLAZA|2019/08/01
Nirmal Purja: hamaika zortzimilako hiru hilabetean

Alpinista nepaldarrak hamalauen zerrenda zazpi hilabetean bukatu nahi du. Azken asteotan, Nanga Parbat,G1, G2, K2 eta Broad Peak igo ditu. Hurrengoak udazkenean egin nahi ditu.

Orria 1/ 9