
Donostiako Udaletxeko udalbatzar aretoan burututako ekitaldian, Juan Karlos Izagirre alkateak banatu ditu hiritar merezimenduaren dominak.
Urtero, San Sebastian egunaren bezperan banatzen dira sariok, norbanako edo kolektiboen lana errekonozitzeko.
Ekitaldian, alderdi desberdinetako zinegotzi desberdinez gain, Gasteizko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria edo Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano izan dira, besteak beste.
Txillardegi senaren izenean, haren seme Joseba Alvarezek jaso du domina, eta ‘Euskal Herrian euskaraz’ zioen bandera bat ondoan zuela, euskararen indarra aldarrikatu du eta, idazle eta euskaltzalearen bizitzako hainbat pasarte izan ditu hizpide.
Carlos Urquijo, Gobernu espainolak EAEn duen ordezkariak Entzutegi Nazionalean domina ematearen aurkako salaketaren harira, Joseba Alvarezek ironiaz erantzun du, eta eskerrak eman dizkio, domina ezagunagoa izan dadin egindako lanagatik.
Txillardegiz gain, beste lau domina ere banatu ditu Udalak: Luisa Etxenike idazlea, Jaime Caballero igerilaria, Donostia Unibertsitate Ospitaleko haur jaio berrien unitatea eta Txotxongilo taldea izan dira gainerako sarituak.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete



