
Donostiako Dbus konpainiako autobus guztietan Torturaren Biktimei Nazioarteko Eguna aipatzen duen kartela ikusgai da ostegun honetan. Bertan, gainera, Mikel Zabalzaren irudia ageri da. Azaroan 40 urte beteko dira Orbaitzetan jaio eta Donostian autobus gidari zen gaztea atxilotu eta Intxaurrondon hil zutenetik, tortura latzak ezarriz.
Ekimena Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu zuen. Dbuseko sail sindikalen eskariaz eta Udalarekin adostasunez gauzatu da, egun adierazgarri honetan. Ez da azken hilabeteotako ekimen bakarra honen inguruan: pasa den azaroan, 39. urteurrenean, Zabalza oroitzen duen plaka jarri zuten Intxaurrondoko Guardia Zibilaren koartelaren aurrean.
Sekretu Ofizialen Legea indargabetzeko aldarrikapena
Albiste honekin batera, Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bi hausnarketa luzatu nahi izan ditu. Batetik, Nazio Batuetako idazkari nagusi den Antonio Guterresek esandakoa: «Inolaz ere ez da onartu behar torturatzaileen krimenak zigorrik gabe geratzea, eta tortura ahalbidetzen duten sistemak desegin eta eraldatu behar dira». Bigarrenik, Amnisty International erakundearen adierazpen publiko hau: «Tortura eta beste tratu txar batzuen erantzuleen inpunitatea ahalbidetzen duen lege edo praktika oro deuseztatu behar dute estatuek». Izan ere, «Estatu espainiarrean tortura modu orokortuan praktikatu da eta babes osoa izan du», ekarri du gogora herri ekimenak.
Sekretu Ofizialen Legeari ere aipamena egin dio, «babes sistema honen katebegi garrantzitsu bat delako. Iluntasuna eta inpunitatea bermatzen ditu. Ba da unea torturaren sistema osoaren inpunitatea bermatzen duten arau guztiak deuseztatzeko eta egia osoa eta ofiziala gardentasun osoz ezagutzeko. Gaurko egunean ozen aldarrikatu nahi dugu: Torturarik ez, Sekretu Ofizialen Legea indargabetu».

Euskal Herria
El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Euskal Herria
«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

Euskal Herria
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Euskal Herria



