
‘100 urte bakarrik ezin da’. Hala deitzen da Gasteizko Gaztetxeak, Hala Bedi Irratiak, Errekaleor auzo libreak, Auzolana Pilotalekuak eta Judimendiko Sumendi guneak ostegun honetan aurkeztutako dinamika.
Azaldu dutenez, bost eragileen artean ehun urte baino betetzen dituzte aurten, eta bat egin dute «bizirik eta kaña ematen jarraitzeko gogoz jarraitzen dugula ospatzeko», asanblearismoa, autogestioa eta okupazioa indarrean jartzeko.
Hauxe da ‘100 urte bakarrik ezin da’ dinamikaren helburua, urriaren 21era arte iraungo duena. «Egun horretan kalera aterako gara berriro, eta 100 urte baino gehiago eraikitzen daramagun Gasteiz berriro aldarrikatu eta defendatuko dugu bertan», ohartarazi dute martxan jarriko duten ekimena aurkeztu aurretik.
Joko bat bezala planteatu dute. Bost jokalariekin: Gaztetxea, Hala Bedi, Errokaleor, Auzolana eta Sumendi. Batak helduak, besteak gazteak, bakoitzak bere fitxa izango du Arabako hiriburuan datozen hilabeteetan jokatuko den partidan.
Parte-hartzaileak
Ane Gebarak eta Unai Lopez de Armentiak lehiakideak aurkeztu dituzte Rafa Plazan egindako agerraldian. Adierazi dutenez, jokalarien adina agindu du txanden ordena eta Hala Bedi izan da lehena. Izan ere 40 urte beteko ditu aurten.
1983. kokalekutik hasi da eta «zentsura, errepresio eta legalitatearen kasillak erraz gaindituz komunikazio librearen eremuan erori da. Ahotsik ez dutenen bozgorailu bihurtu da jolasa hasi bezain pronto».
«Gaztetxea izan da dadoa botatzen hurrengoa. 1988. urtetik abiatu da eta jolasa hasi bezain laster elizarekin topatu da. Gehiegi pentsatu gabe apezpikuaren kotxera okupatu du eta bertan diseinatu du jolasa irabazteko estrategia», adierazi dute, Alfonso Alonsoren aurka izandako borroka «ederra» izan zela gogoratuz.
«2008. kasillan Auzolana Pilotalekuaren partida hasi da. Dadoa beharrean pilota bota du, pilota goxoa. Eskuarekin gogor joz paretan markatutako motz eta luze seinaleen arteko eremuan erori da. Bete betean asmatu du jokaldia Alde Zaharra auzoko behar eta nahietara moldatuz», azpimarratu dute, eta Udal Gobernuarekin izandako arazoak azpimarratu dituzte. «Gasteizen inoiz egin den talde argazki erraldoia eginez lizuna gainetik kendu eta indarberritua» atera zen.
Errekaleorrek 2013. kasillan hasi du jokoa. «Okupazioaren karta maisuki erabilita hilzorian zegoen auzo bat biziberritu du. Oroimenaren kasillatik pasa eta memoriaren barrikada eraiki du Romualdo Barroso jaio zen etxean, ‘botere guztia asanbladarentzat’ aldarria berreskuratuz», nabarmendu dute Gebarak eta Lopez de Armentiak.
Auzolanaren kasuan bezala, Errekaleorrek aurre egin dio Udalari, baita Iberdrolari ere. Horretarako erabili du «ondo gordetaz zuen energia eta elikadura burujabetzaren karta. Jokaldi horretan burujabetzaren irla bilakatu da Errekaleor».
Sumendi jokalari gazteena da da, eta «karta guztiak Judimendi auzoko errealitatera moldatuak ditu. Aurreko jokalari guztiek egindako akatsetatik ikasteko abilezia du ere bai eta bikain baliatzen du». Aurkezleen esanetan, «geroz eta zahartuago dagoen auzoa gazte berritzen du», eta joko aretoari aurre egin dio.
«2023. kasillan daude bost jokalariak elkarri begira. Begirada konplizeak botatzen dizkiete elkarri eta dadoa botatzeko prest dira denak. Partida ez da bukatu», ohartarazi dute, eta aurrera egingo dutela adierazi dute. «Garatu ditzagun herritarron arteko lotura sendo zein zintzoak, horrela bakarrik irabaziko diogu partida etsaiari: elkarrekin eta ez banadurik».
[eu] 404 errorea
Eskatutako orria ez da aurkitu
Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.
Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.
[es] error 404
La página solicitada no se ha encontrado.
Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.
También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".
[fr] erreur 404
La page demandée n'a pas été trouvée
Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.
Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".
[en] error 404
The page you requested was not found.
It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.
It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos
