Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Animazioa: aldarrikapen erreminta boteretsua

SAUVAGES (SALVAJES)
Suitza, 2024. 87’. Zuzend.: Claude Barras. Gidoia: Claude Barras, Catherine Paillé, Nancy Huston, Morgan Navarro. Musika: Charles de Ville. Animazioa: Simon Filliot.

 ‘Sauvages’ filmeko irudi bat.
‘Sauvages’ filmeko irudi bat. (Haut et Court)

‘Ma Vie De Courgette’ (‘La vida de Calabacín’) film zoragarriaren ostean, Claude Barras suitzarrak bere bigarren animaziozko film luzea dakar: ‘Sauvages’ (‘Salvajes’). Hau ere stop motion teknika erabiliz sortu du.

Borneon girotua, oihan tropikal handiaren mugan, Keria protagonistak tximino kume bat topatuko du; neskatoaren aitak lan egiten duen olio-palmondoen sailean dago. Bere lehengusu Selairekin eta orangutan kumearekin batera, Keria basoaren suntsipenaren aurka borrokatuko da.

Oraingoan alegia ekologiko bat aurkezten du, tolerantziaren balioak eta kultura-aniztasunaren onarpena sustatzea helburu duena. Zuzendariak gure kontsumo-gizarteak eragiten dituen ingurumen-suntsiketa eta biodibertsitate-galera salatzea du helburu.

Zinema hedatzeko eta ahalduntzeko tresna boteretsua da, eta, beraz, baliabide hori erabiltzen du zuzendariak aldarri hori plazaratzeko. Mezu hori indartzeko, gainera, sentsibilizazio-kanpaina bat egin du, oihan tropikala zaintzeak duen garrantziari buruz hausnartzeko.

Barras

‘Ma Vie De Courgette’ filmari esker, kritikarien eta publikoaren txalo zaparradak bereganatu zituen. Filma Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuten Errealizatzaileen Hamabostaldian, eta  Annecyn (Estatu frantziarra) egiten duten animaziozko filmen jaialdi ezagunean film onenaren saria eta ikus-entzuleen garaikurra eskuratu zituen. Urrezko Globoetan eta Oscar sarietan ere izendapenak lortu zituen. Ostera, 60 herrialdetan baino gehiagotan banatu zen.

Courgette (euskaraz, kuiatxoa) mutiko ameslariaren istorioa azaltzen du. Aita superheroi gisa irudikatzen du, eta ama alkoholikoarekin bizi da. Bizi duen egoera latza dela eta umezurztegi batera eramango dute, beste bost neska-mutilekin bizitzera.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".