Aldaketa aldarri, yoga eta okin artean
2015/05/09

Aldaketa aldarrikatu du EH Bilduk Iruñeko Anaitasunan egin duen ekitaldian, baita Bilbokoan ere. Goierrin, aldaketa berresteko deia, berriz. Eusko Alderdi Jeltzaleak Getxon egin du ekitaldi nagusia eta aurrez Gernikan, Unai Rementeria okin lanetan aritu da. Nafarroan erdizka joan da gaurko kanpaina; bertan behera uztea erabaki baitute UPNk eta Estatu egitura dutenek (PSN, PP eta Podemos), Sevillan hegazkin batek izan duen istripua dela eta. Etenaren aurretik, yoga ikastaroa eman du Maite Esporrin PSNren Iruñeko alkatetzarako hautagaiak.