Osagaiak:
- 350g irin
- 125ml esne
- 70g mantekila urtua
- Anisa
- 2 koilarakada azukre
- Gatz pixka bat
Kremarentzat:
- 500ml esne
- Kanela/laranja/limoia
- 50g. azukre
- 40g. irin
- 6 arrautza
Egiteko era:
Krema egin: esnea infusionatu, azukrea eta irina nahasi arrautzekin, bi gauzak nahasi eta sutan jarri etengabe nahastuz behar duen testura hartu arte; ondoren sutatik atera eta filmatuta gorde.
Irinarekin sumendi bat egin eta barrenean gainontzeko osagaiak jarri; poliki-poliki nahasi bola bat egin arte eta pausatzen utzi.
Orea luzatu tira fin batzuk eginez moldeak forratzeko adina.
Frijitu olio berotan; soberan dagoen olioa kendu paperean eta desmoldatu.
Krema epelarekin bete eta azukre xehatua edo txokolate beroarekin lagunduta zerbitzatu.

Mundo
Rioko faveletan droneekin grabatutako bideo biralek turismoaren gaineko eztabaida piztu dute

Gastronomia
Anchoas al horno

Aktualitatea
Etzakit taldeak bi elkartasun kontzertu iragarri ditu maiatzerako Seaska eta Harrerarekin

Aktualitatea
Etzakit, Leire Martinez, Soziedad Alkoholika, Neomak eta Celtas Cortos, Gasteizko jaietan

Euskal Herria















